XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lo apartsu eta itogarria.
Biharamuneko berriak:
Eta Andy Warholen kuaderno batetik aterea zirudien neska baten argazki elektrikoaren azpian:
Telebistak pizturik jarraituko zuen luzaro oraindik, ura entxufearen parera heldu arte, bederen:
Tximista, flash urrun bat eta haizea markesinak dardararazten.
Trumoi hotsa. Bikoteak korrika zubietan gaindi, telebistan bezala kalean.
Gero lasaitasuna eta lur bustiaren usaina.
Ilunabarra zen jada.
Komuneko atearen azpitik ura irteten zen alfombrak miazkatuz, eta labezomorro bat hankazgora zebilen Valium kapsula baten ondoan hankei alferrik eraginez, urak eraman zezan eragotzi ezinik.
Kamerak hiriaren plano orokorra hartuko zuen orduan eta ondoren xehetasun baterantz inguratuko zen
Fundidoa beltzerantz eta amaiera.
Ilunaren gainean norbaitek zippo bat pizten du.